Iruñerriko The Lio, Hagoan eta Burutik taldeak zuzenean ariko dira, bihar

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 18a, 09:38

Eguerdian, The Lio Zentral aretoan izanen da; Hagoan eta Burutik, berriz, 19:00etan, Totem aretoan. Katakraken, aldiz, Bilboko Ziztada & Rlantz taldea ariko da.

Stand up comedy proposamen batekin abiatuko da asteburua, Zizurko kultur etxean. Alazne Etxeberria, Jose Cruz Gurrutxaga eta Mikel Bermejo bakarlariak igoko dira oholtzara mikroa eskuan, euskaraz, barrea eragiteko prest.

Hatzamarka kolektiboak, Bapateko Orkestrak eta Idoia Tapiak, berriz, 'Komunetik' ikuskizuna eskainiko dute gaur Geltokin. Intimitateari, eguneroko bizitzari edota gizarteari buruz hausnartzera gonbidatzen du. Diotenez, ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan.

Bi saiotan eskainiko dute ikuskizuna; lehena 19:30ean izango da, baina sarrera guztiak agortu dira; eta bigarrena 21:00etan, eta horretarako bai, eskuratu daitezke, Geltokiren webgunean.

Larunbatean, berriz, Nomofobikak antzerki taldearen 'Hackerrak' azken lana eskainiko dute Nafarroako Antzerki Eskolan.

Asteburu honetan, dena den, musika izanen da batez ere nagusi. Iruñerriko hiru taldek zuzenekoa eskainiko dute larunbatean. Eguerdian, The Lio sortu berriak, Beasaingo Azken Sustraiak-ekin batera Zentral aretoan izanen dira eta Hagoan eta Burutik, 19:00etan, Totem aretoan.

Katakraken, aldiz, Bilboko Ziztada & Rlantz taldea ariko da, Raperurekin batera, arratsaldeko seietan. Aurretik, gainera, DJ set-a egiten duen Aiaraldeko Sound izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!