Egun, lehen hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte, eraikin desberdinetan banatzen dituzte ikasleak Miravalles-El Redin eta Irabia-Izaga zentroetan.
Maiatzean berritu zituen Nafarroako Gobernuak hezkuntza kontzertuak. Akordioaren arabera, Lomloe araudia betetzeko konpromisoa hartu dute zentroek; beraz, finantziazio publikoa edukitzeko ezin izanen dituzte ikasleak sexuaren arabera berezi. Sei ikasturterako sinatu dute kontzertua eta gobernuak ikuskaritzak iragarri ditu.
Gauzak horrela, hasierako ezezkoa aldatu dute zentroek. Era mailakatuan eginen dutela azaldu dute zuzendaritzako kideek. Lehen hezkuntzako lehenengo mailatik hasiko dira; beraz, ikasleriaren gehiengoa, oraindik ere, sexuaren arabera banatuta izanen dute datorren ikasturtean.