TCC enpresak villavesa gidarientzako komunak murriztu nahi dituela salatu dute langileek

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 4a, 11:05

Langileek salatu dutenez, genero ikuspegirik gabeko erabakia da TCC enpresak hartu duena, emakumezkoen oinarrizko beharrak kontuan hartzen ez dituelako.

Gaur kalera atera dira villavesa gidariak, TCC enpresak oinarrizko behar bat bermatzen ez diela salatzeko. Hamabost urte dira komunak jartzeko eskaera egiten ari zaizkiela enpresari. Covid-19ak eragindako itxialdiarekin heldu zitzaizkien komunak. Sei ezarri zituzten Iruñerrian mankomunitateak dituen 36 lerroetan, eta horiek erabiltzeko giltza dute gidariek. Orain, baina, bira murriztu nahi ditu enpresak. Erabakia "ulergaitza" dela salatu dute. 

Beharra dutenean tabernetara jotzeko gomendioa eman die enpresak. Gidariek aitortu dute, eskuzabaltasunez ongi hartzen dituzte tabernariek, baina hori irtenbidea ez dela argitu dute. Gaueko zerbitzuan lan egiten dutenek, gehienetan beste leku batzuk topatu behar dituzte, "kotxeen artean, gehienetan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!