Hamaika urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñerriko gizon bati sexu abusu jarraitua egiteagatik

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 27a, 14:20

Birritan ukituak egin zizkion haren neska lagunaren 8 urteko alabari.

Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak hamaika urteko kartzela-zigorra ezarri dio Iruñerriko herri bateko bizilagun bati sexu-abusu delitu jarraitua egiteagatik; izan ere, birritan ukituak egin zizkion haren neska lagunaren 8 urteko alabari.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salan helegitea jar daitekeen epaian, Lehen Sekzioko magistratuek "guztiz sinesgarritzat" jo dute biktimaren testigantza, eta beste froga batzuek berretsi egin dutela azaldu dute. Adingabeak bi aldiz jasan zuen baginako odol-jarioa, jasandako abusuekin bat datozen egunetan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Espetxe zigorraz gain, Ghanako 57 urteko auzipetuari zortzi urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio auzitegiak, eta 300 metro baino gutxiagora hurbiltzeko eta hamabi urtez komunikatzeko debekua ezarri dio. Eragindako kalte moralagatik, 8.000 euroko kalte-ordaina emango dio.

Erruztatuak eta biktimaren amak harreman sentimentala izan zuten 2014 eta 2019 artean. 2018tik Iruñerriko herri batean bizi ziren.

Nafarroako Auzitegiak frogatutzat eman du bi sexu-abusuak 2019ko irailaren 16an eta 30ean gertatu zirela, erruztatua eta adingabea etxean bakarrik zeudela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!