Oraindik ez da momentua ekitaldi jendetsuetarako baina aktuazioak egongo dira, Afu! talde barañaindarrak kontzertu bat egingo du 100 pertsonetarako Kultur Etxeko plazan. Goizean Kantuz taldea Udaletxe Plazatik abiatuko da, eta txistulari eta bertsolariak batera Barañaingo plaza eta terrazak musikaz girotuko dituzte. Aurten bai ospatuko da Barañain-Tsunza lasterketa, baina birtuala izanen da, Strava aplikazioaren bitartez.
Aurten Barañaingo kultur arloko hainbat lagunek 12:00etan Udaletxeko Plazan zortziko bat dantzatzeko deia egin dute, betiere osasun neurriak errespetatuz. "Keinu txiki baina hunkigarri honek Barañainen herri izaera eta gure kultura bultzatzeko beharra islatu nahi ditu". Halaber, koadrodun zapia eramateko deia egin dute.