Auzitegi Konstituzionalak argi berdea eman dio Poliziaren biktimen Nafarroako legeari

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 19a, 07:31

Auzitegi Konstituzionalak baztertu ditu PPk eta Voxek lege honi jarritako helegiteak argudiatuz  biktimen eskariak aztertu behar dituen batzordeak zeregin administratibo hutsak dituela eta, beraz, ez dela arlo judizialean sartzen. Unai Hualde parlamentuko presidenteak eman du ebazpenaren berri.

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko Nafarroako legea onetsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, PPk eta Voxek arauari jarri zizkioten helegiteak baztertu eta gero. Parlamentuko Osoko Bilkurak 1950eko urtarrilaren 1etik aurrera Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko Foru Legea onetsi zuen 2019ko martxoan Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin.

Testu horrek ordeztu egiten zuen 2015eko legea. Konstituzio Auzitegiak lege horren zati handi bat deuseztatu zuen 2018an, “jurisdikzio penalari dagozkion eginkizunetan esku hartzen” ari zela iritzita. Izquierda-Ezkerrak sustatu zuen, eta Socialistas de Navarra, Bildu eta Aralar-Nabai taldeen babesa ere jaso zuen. UPN eta PPN aurka jarri ziren.

AnaOllo kontseilariak adierazi du motibazio politikoko ekintzen ondoriozko biktimei buruzko Foru Legearen aurkako errekurtsoa ezesten duen Konstituzionalaren epaiak aukera emango duela egia, justizia eta erreparaziorako eskubideetan aurrera egiteko. 

Legearen inguruko informazio gehiago HEMEN

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!