165 familia haurrak haur eskolara euskaraz eramateko aukerarik gabe geldituko dira

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 14a, 08:28

Euskara eskatzerakoan atzera egin ez dezateala eskatu die HE Gurasoak familiei. Alternatibak azaltzeko bilera eginen dute maiatzaren 18an, Txantrean.

Haur Eskoletako Gurasoak taldeak ohartarazi duenez, 165 familia euskarazko eredurik gabe geldituko dira Iruñean hurrengo ikasturtean behin-behineko zerrenden datuen arabera. "Horretaz gain, familia kopuru zehaztugabe batek gaztelaniara jotzen jarraitzen du etsita, euskarazko plaza bat lortzea zaila ikusten duelako eta geografikoki gaizki banatuta daudelako". Ohar bidez salatu dute euskara eskubidea urratua izaten ari dela Iruñeko auzo askotan, batez ere Iruñeko hegoaldean, "non zenbait haur-eskola topa daitezkeen bata bestearen ondoan, horietako bakar bat ere ez euskarazko murgiltze eredukoa”. Diotenez, agintariek “familiek euskararen eskariari uko egitea eragin nahi dute".

Egoera hori izanda ere, familiei eskatu diete ez dezatela atzera egin: "Gutxienez, informatzera etor daitezela. Haur Eskoletako Gurasoak informazioa biltzen ari da Iruñarekin mugakide diren udalerrietako haur eskola publikoetako plaza libreei buruz, beste aukera batzuekin batera".

Auzotegin eginen dute bilera, Txantrean, maiatzaren 18an 18:00etan. Bertaratzea baieztatu beharko da helbide honetara idatzita: hegurasoak.harrera@gmail.com.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!