Gorpu bat aurkitu dute birziklatzeko papera eta kartoia biltzeko kamioi batean

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 13a, 18:14

Atzo goizean aurkitu zuten hilotza Iruñerriko Mankomunitatearen instalazioetan eta Foruzaingoa kasua ikertzen ari da.

Gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñerriko Mankomunitateko kamioi batean. Une honetan, hildakoa identifikatzeko lanetan ari dira.

Gorpua atzo goizean aurkitu zuten Iruñerriko Mankomunitateak Oroiengo instalazioetan. Enpresak ezin izan du gorpuaren jatorriari buruzko xehetasun gehiagorik eman, kamioiak materiala jasotzen baitu Iruñerri osoan. 

Kasua Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiaren esku utzi dute. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!