Parkean euskaraz aritzeko jolas eta tailerrak antolatu dituzte Iruñerrian

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 3a, 15:31

Dindaiak eskainiko du 2-6 urte bitarteko haurren familientzako aisialdi saioa, Txantrea, Arrotxapea, Iturrama-Donibane, Arrosadia, Sarriguren eta Antsoainen.

2-6 adin-tarteko haurrak dituzten familia euskaldunentzako "Parkean euskaraz" aisia proposamena aurkeztu du guraso talde batek Iruñerrian. Txantrea, Arrotxapea, Iturrama-Donibane, Arrosadia, Sarriguren eta Antsoainen jarri nahi dute martxan. "Guraso-haur, guraso-guraso eta haurren arteko harremanen hizkuntza ohiturak euskaratu eta, eskolatik kanpo euskaraz funtzionatuko duen talde bat sortzea da helburua, herriari edo auzoari lotuta”.

Maiatzeko azken bi asteetan eta ekaineko lehenengo astean 3 saio antolatu dira, asteko saio bat.  Maiatzaren 9ra arte egonen da zabalik izen emateko aukera, Dindaiaren weborrian.

Taldeak

  • ARROSADIA: Maiatzak 18 eta 25 eta Ekainak 1. 17:00-18:00. Ilargi Enea Parkean.
  • ITURRAMA-DONIBANE: Maiatzak 18 eta 25 eta Ekainak 1. 17:30-18:30. Asenjo Pintorearen plazan.
  • ARROTXAPEA: Maiatzak 20 eta 27 eta Ekainak 3. 18:00-19:00. Maiteminduen parkean. Zokoa aurrean.
  • TXANTREA: Maiatzak 19 eta 26 eta Ekainak 2. 17:00-18:00. Maiatzaren Lehena plazan.
  • ANTSOAIN: Maiatzak 20 eta 27 eta Ekainak 3. 17:30-18:30. Harrobi ondoko parke-zelaian.
  • SARRIGUREN: Maiatzak 17, 24 eta 31. 17:00-18:00. Udaletxe aurreko belardian.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!