Iruñerriko musikaz gozatzeko asteburua

Euskalerria Irratia 2021ko api. 30a, 13:52

Juantxo Skalari, Loco Pirata, El Sonido de la Metralla eta Diraki taldeak zuzenean ariko dira asteburu honetan.

Iruñerriko musikariez gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan, Iruñerrian; online eta aretoetan. Gaur bertan Atarrabiako kultur etxean Juantxo Skalari ariko da "entxuferik gabe", Loco Piratarekin batera. Juantxo Skalari Unplugged saioa ohiko formatuez bestelakoa izango da. Girotze lasaiagoa du, eta hitzak nahiz mezuak garrantzi handiagoa dute, baina inola ere galdu gabe errepertorio musikalaren indarra, duela 25 urtetik honat ohi duenez. Errepertorioan, skalari klasiko batzuez gain, horren ohikoak ez diren kantuak entzunen dira, egokiagoak formatu berezi honetarako. Loco Pirata, berriz, gerrillari ez garaituen aterpea da: itsasontzi pirata bat asfalto gainean, auzoko taberna-zuloko zokorik ilunenean, rock and roll erritmoan. Sarrerak hamar euroan daude salgai.

Herri berean, baina Totem aretoan, Lendakaris Muertos-ek bi kontzertu eskainiko ditu bihar 13:00etan eta 19:45ean. Sarrerak agortuta daude.

Igandean, berriz, Berriobeitiko On Off entsegu aretoan, Iruñerriko bi punk-rock talde ariko dira. Pandemia garaian eskaintzen duen bigarren kontzertua izanen da El Sonido de la Metralla-ko kideentzat. Lehenengoa eta estreinekoa, berriz, sortu berri den Diraki taldearentzat. 19:00etan hasiko da saioa, eta Dena Rock telebistak eskainiko du, Youtuben.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!