Ehunka haur eta familien gogoa gailendu zaio Navarra Sumaren zentsura saiakerari. Ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, Burlatan, apirilaren 28an. Bi saio antolatu dituzte eta eguerdian jarri dituzte sarrerak salgai. Hamar mintutan agortu dira.
Burlatako Kultura eta Jaietako Patronatuko zuzendaritza batzordeak urtarrilean onartu zuen pailazoen ikuskizun berria Burlatara eramatea. Kontrako boto bakarra izan zuen proposamenak: Ana Gongora Navarra Sumako alkatearena. Pailazoen ibilbidea ETAri lotuta dagoela argudiatu zuen Navarra Sumak kontrako botoa emateko. Batzar horretan, patronatuko presidentea ez ezik, talde politikoetako sei ordezkari eta eragile zenbaiten sei ordezkari daude.