Esne bilketa kanpaina eginen du Zaporeak elkarteak larunbatean

Euskalerria Irratia 2021ko api. 7a, 10:16

Iruñeko eta Antsoingo BM supermerkatuetan eginen dute bilketa.

Zaporeakek janaria kozinatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde proiektuarekin Lesbos uharteko larrialdiko Kara Tepe errefuxiatuen esparruko iheslarientzat janari duina kozinatzen eta banatzen. Moriako sutearen ondoren, lan egiteko modua berrantolatu behar izan zuten, egoera bestelakoa baitzen. 5 hilabete hauetan, egoerak okerrera egin du esparruetan eta Covid-19a tarteko, pertsona errefuxiatuen elikadura premiak areagotu egin dira. Horiek horrela, kozinatzeaz gain, lehorreko banaketari ekitea erabaki dute. Garrantzitsua da esnea, behi esne osoa izatea, iraungitze data luzekoa, Tetra Brik-ean. Bereziki azpimarratu nahi dugu hori esnea iraungita iritsi ez dadin.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!