Barañaingo hainbat kolektibo bildu ziren atzo Herrigunearen proiektuari babesa helarazteko eta Barañaingo Udalari eskatzeko Herrigunea beste egoitza batean birkokatu dezala, lanean jarraitu ahal izan dezan.
Askotariko taldeak bildu ziren:
- Kultur eragileak: Barañaingo Trikitilariak, Barañaingo Txistulariak, Ezpelur konpartsa, Barañaingo Tallisten Elkartea , Jai Batzordea-Comisión de Fiestas, Barañaingo Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Barañain Kantuz, Akelamendi Elkartea, Alaitzeko Txalaparta Elkartea, Bideburu Elkartea, Haizea Kultur Elkartea, Barañaingo Momotxorroak, Harizti Dantza Taldea eta Barañaingo Bertso Eskola izan dira.
- Gizarte eremuko kolektiboak: Barañaingo Gizarte Plataforma, Children Of Africa, Plazaberri, Hagin, Larrain Pertsona Helduen Elkartea, Barañaingo Pentsionisten Mugimendua, Barañaingo Gizarte Eskola, Alaitzeko APYMA, Sahatse ikastetxeko APYMA eta Hegoak.
- Gazte esparrukoak: Barañaingo Ernai, Barañaingo Gazte Asanblada, Alaitzeko Ikama eta Barañaingo Neska* Gazteak.
Herrigunea zentroa Lokal hau Barañaingo kolektiboen aldarrikapen historiko bat da, eta 2018ko udaberrian ireki zituen ateak. Herriari irekia dago, eta Barañaingo hainbat kolektibo eta elkarte hartzen ditu, baita auzokideak ere. Barañaingo gizartean eta kultur garapenean paper garrantzitsua jokatzeko ideia du, hortaz.
“Proiektu honek Bake Epaitegiaren ondoan dagoen lokalaren aukerak probesteko eta errekurtsoak erabiltzeko potentziala ematen digu. Kolektiboen artean elkar konpartitu eta hartu-emanak sustatzeko aukera ematen diguna, proiektu eta bide berriak egiteko balioko duena, beti koordinazio eta saretzearen filosofiarekin”, adierazi dute egitasmoa kudeatzen duten kideek, Plazaberri.info-n. “Bizilagunak gune honen protagonista izatea da helburu nagusia, kolektiboen gestioarekin eta Barañaingo garapen kultural eta soziala indartzeko bidean jarriko dena”.
Hiru urte emankor izan dira, zeinetan hainbat jarduera eta proiektu aurrera eraman ahal izan dituzte, baina COVID-ak eragina izan du haien jardunean, eta hainbat ideia ezin izan dituzte garatu.
Zoritxarrez, Herriguneako proiektua mehatxupean dago, bere lokalean eraikiko den Eguneko Zentroa dela eta.