Batzorde batek Ezkabako errepide bidezko sarbidea arautzea aztertuko du

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 23a, 10:07

Inguruko udalek eskatu dute eta mankomunitateak Nafarroako Gobernuarekin foro bat sortzea proposatu du. 

Zenbait tokiko erakundek eta Foru Gobernuak osatutako lantalde batek Ezkaba mendira heltzeko errepidea arautzea aztertuko dute. Hala erabaki dute Ezkaba eskualdeko parkearen jarraipen batzordearen azken bileran, Iruñerriko Mankomunitateak koordinatuta.

Berriosusok eta Berriozarrek, besteak beste, gaiari heltzeko exijitu zuten, eta mendia eskualdeko parke bihurtzeko plan bat idatzi duen Iruñerrio Mankomunitateari iradoki zioten Foru Gobernuarekin hitz egin behar zela.

Preseski, Nafarorako Gobernuak, Obra Publikoen zuzendaritzaren bidez, bidea asfaltatzeari ekin zion, eta horrek, gehi itxiera perimetralak, jende gehiago erakarri dute. Horrek saturazioa ekarri dute, eta hainbat egunetan irudi kezkagarriak zabaldu dira. Eztabaida piztu da, beraz, eta hainbat kolektibok sarbidea mugatzeko eskatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!