Jokin Irigoien irratiko lagun eta kolaboratzailea joan zaigu

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 17a, 18:27

Jokin Irigoien Diez euskaltzale berriozartarra, irrati honetako aspaldiko laguna eta kolaboratzailea hil da. AEKko kidea, euskara eta euskal kulturaren maitale sutsua eta gai sozialetan militante nekaezina. Eskerrik asko Jokin eta ez adiorik! 

Josu Jimenez Maia, idazlea eta gure kolaboratzailea, Jokinen gertuko laguna zen. Hari eskatu diogu hitz batzuk idazteko: 

 

Jokin Irigoien Berriozarko laguna hil zaigu gaur

Gaixotasun luze baten ondorioz hil dela erratea hitz gastatuak erabiltzea bada ere, zilegi bekit baliatzea AEK-ko beterano eta burkideari uhinen bidezko azken  agur labur hau hasteko.

Herrigintzako eragile nekaezin bat joan zaigu, eguneroko lanaren bitartez herrian hazi ederrak landatuta, euskaratik eta euskaraz.

Goibel dago Iruñerria, goibel Ezkaba mendia, goibel Euskalerria irratia. Lurrak goxo har beza bere baitan. Agur eta ohore.


Josu Jimenez Maia
2021ko martxoaren 17a

 

Gaurko egunean zehar idatzitako mezuen artean hau  eman du argitara Twitter bidez Pernando Barrenak: 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!