Bost lagun atxilotu dituzte, Pablo Haselen aldeko protestaren ondoren izandako istiluekin lotuta

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 4a, 12:42
Argazkia: Ahotsa.info

GKSek deitutako manifestazioaren ondotik izandako istiluetan parte hartzeagatik desordena publikoak egozten dizkie Espainiako Poliziak. Beste bi lagun deklaratzera deitu dituzte.

Ahotsa.info-k jakitera eman duenez, Espainiako Poliziak "hainbat" pertsona atxilotu ditu gaur, otsailaren 20an, Pablo Hasel rapero katalanaren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko GKSk deitutako manifestazioaren ondotik, Iruñean izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Gutxienez bost pertsona atxilotu dituzte, horietako bat komisaldegitik atera da dagoeneko. Desordena publikoak leporatzen dizkiete.

Iruñerriko GKS-k atxilotuak izan direnei "babes eta elkartasun osoa" adierazi diete sare sozialen bidez, eta haien absoluzioa aldarrikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!