Feminismotik dena aldatzera dei egin du Iruñerriko mugimendu feministak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 1a, 15:16

Auzoka eta herrika eginen du protesta mugimendu feministak Martxoaren 8an.

Kaleak hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela nabarmendu du Iruñerriko mugimendu feministak. "Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista arrakalatzeko", feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraitu behar dela defendatu dute, eta etxetik irten ezin denari balkoia edota leihoa morez janztera deitu dute. Dena aldatu, sistema arrakalatu leloa hartuko dute aurtengo protestek. Iruñean auzoka izanen dira mobilizazioak, 19:00etan eta 20:00etan; eta herrika ere antolatuko dituzte.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!