Ollokiko hiru adingabek polizia aurrean salatu dutenez, bi helduren jazarpenak jasan dituzte, haiekk autoan sartzeko asmoarekin. 1.100 biztanleko herri horretako herritarrak mobilizatzen hasi dira poliziaren presentzia handiagoa eskatzeko.
Salatutako lehen kasua Gabonetan gertatu zen. Haur batek Foruzaingoaren aurrean esan zuenez, emakume batek atzetik jarraitu zion kiroldegira zihoala. Emakumearen presentzia ikusita, erritmoa bizkortu zuen. Bere jarraitzailearen erantzuna ere bizkortzea izan zen. Azkenean, adingabea kirol-instalazioetara iritsi zen, eta bertan babestu ahal izan zen.
Urtarrilean bigarren kasu bat salatu zen. Adingabeak salatu zuen etxera zihoala auto bat parean jarri zitzaiola. Korrika hasi zen, eta ibilgailuak abiadura bizkortu zuen. Azkenean, adingabeak ihes egitea lortu zuen.
Hirugarren salaketa larunbat honetan egin dute. Goizean, kiroldegira zihoan beste adingabe batek poliziaren aurrean esan zuen auto bat atzetik joan zitzaiola eta gizon bat jaitsi eta atzetik korrika hasi zitzaiola. Kasu horietako bat grafikoki jasota dago, herriko kamera batek adingabeetako baten kontakizuna jaso zuen eta.