Parlamentuak aho batez gaitzetsi du Iruñerrian izandako eraso transfoboa

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 15a, 10:23

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du gaur, pasa den astean adingabe transexual batek Iruñerrian jasandako erasoa "erabat gaitzesteko" eta umeari eta haren familiari babesa adierazteko.

Hasiera batean, bi adierazpen aurkeztu zituzten, bata Navarra Suma eta bestea Ganberako gainerako taldeek batera. Azkenik, akordioaren alde egiteko asmoz, besteek adierazpena erretiratu eta Navarra Sumak aurkeztutako testua babestea erabaki dute.

Gogoan izan behar da, Partlamentuko erregelamendua berriki aldatu ondoren, talde guztien babesa duten adierazpenak baino ez direla onartzen.

Onartutako testuaren bidez, Nafarroako Parlamentuak "haur batek Iruñerrian jasandako eraso transfoboa gaitzetsi du" eta "indarkeria edo eraso sexista eta LGTBIfobiko oro kritikatu duEra barean, Nafarroako Parlamentuak berretsi du "herritar aske eta askotarikoak sustatzen dituzten politika publikoak bultzatzeko

Azkenik, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa adierazi LGTBI+ komunitatearentzako segurtasuna hobetzeko.

Talde guztiek nabarmendu dute erasoa aho batez deitoratzeko akordioa lortzearen garrantzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!