Antsoaingo Udalak haur eskolan euskarazko adarra zabalduko duela jakinarazi dio Nafarroako Gobernuari. "Albiste ona" da Administrazioan Euskaraz taldearen iritz; baina euskarazko adarrak hezitzaile elebidunak behar dituela ohartarazi dio udalari.
Zortzi hezitzaile eta zuzendari bat ditu Antsoaingo haur eskolak. Hezitzaile bakarra da finkoa, eta bere lanpostuak profil elebiduna dauka. Beste bost hezitzaile lanpostutan euskarazko profila ezarrita dago olantilla organikoan, baita zuzendari lanpostuan ere. Talderen iritziz, "eskergarria litzateke" beste bi hezitzaile lanpostuek ere profil elebiduna ezartzea, "horrela plantilla osoa gai izanen bailitzateke bi hizkuntzetan aritzeko, etorkizuneko eragozpenak saiheste aldera".
Taldearen ustez, plantilla organikoak ezarritako diseinua ez dator bat haur eskolako errealitatearekin, soilik hiru hezitzaile direlako elebidunak. Baina arazoa erraz konpon daitekeela uste du: "Hutsik dauden euskarazko lanpostuak betetzeko lan deialdi baten bidez. Garaiz dago Udala hezitzaile elebidun berriak lanean jartzeko datorren ikasturtean".