Nafarroako Liburutegiak "Emakumeak aritzen " zikloa antolatu du eta bertan, tradizioz maskulinoak izan diren esparru profesionaletan emakumeak egiten duen lana landuko da. Zikloa otsailaren 15ean, astelehenean, hasi eta martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, amaituko da.