Postontzi irekia izeneko deialdiak Nafarroako komunitate artistikoa aberastuko duten ekintza eta prozesuen antolaketa sustatu nahi du, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzen laguntzeko, lurraldetik bertatik abiatuta.
Uharte zentroak 3.000 euro eskaintzen ditu gehienez hiru kolektiborentzat, gehienez 1.000 euro proiektuko, eta baita zentroko lan espazioa eta zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza ere. Proposamenak otsailaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira.
Deialdia arte garaikidearekin eta Nafarroarekin lotura duten taldeei zuzenduta dago, proiektu bat komunitate artistikotik garatu edo jarraitu nahi dutenei. Taldeak osatuta egon daitezke edo proiekturako sortu. Deialdi honek maiatzean irekiko du beste edizio bat.
Bestalde, zentroko laborategietan ekoizpenerako laguntzak emateko 2021erako ezartzen diren bi deialdien lehen deialdia ere ireki da. Proiektuak gauzatzeko azken fasean egon beharko dira, eta, ahal dela, gertuko testuingururen batean agertzeko konpromisoa hartu beharko dute.
Uharte zentroak produkziorako materialak erosten lagunduko du, proiektuko 1.000 euro gehienez, eta lantokia, baliabide teknikoak eta teknologikoak eta zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza eskainiko ditu.
Deialdia Nafarroan jaio edo bizi diren edozein esparrutatik etorritako artistei zuzenduta dago. Proiektua ekainaren 24a baino lehen egin beharko da eta proposamenak otsailaren 11 baino lehen aurkez daitezke. Izena eman diateke www.centrohuarte.es webgunean.