Pandemiaren bederatzi hilabeteren ondoren langabezia 2015eko datuetara itzuli da

Euskalerria Irratia 2021eko urtarrilaren 5a

7.439 pertsona gehiago daude lanik gabe Nafarroan. 40.637 langabe daude, 2.752 lanpostu suntsitu dira eta 8.500 pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute enplegu-erregulazioko espedientean.

2021 urtearen lehen egun hauetan, pasa den urte beltzaren langabezia datuak ezagutu ditugu. 7.439 nafar gehiago daude lan bila pasa den urtetik. Igoera beraz %22koa izan da urte batetik bestera. Gaur egun 40.637 langabetu daude Foru Erkidegoan. Lehendabiziko aldiz, azken 7 urtetan gora egin du, beraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!