Burlatako Udalak presoen eskubideen aldeko mozioa onartu du PSNren babesarekin

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 31a, 13:08

Mozioa EHBilduk eta Ahal Duguk aurkeztu dute, eta idazkian, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio azter dezala gaixo dauden presoen egoera edo zigorren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko, eta sakabanaketarekin amai dezala. Halaber, urtarrilaren 9ko mobilizazioen alde agertu da.

PSNk EH Bilduk eta Ahal Duguk aurkeztutako mozioari emandako babesak mozioa onartzea ahalbidetu du. Idazkiak urtarrilaren 9ko mobilizazioei begira Sarek mahai gainean jarri dituen aldarrikapen nagusiak jasotzen baititu. Gaur egun Navarra Sumak agintzen du Burlatan. .

EH Bilduk eta Ahal Duguk aurkeztutako idatziaren hasieran, "indarrean dagoen salbuespeneko espetxe-politika" atzean uzteko deia egin dute, "hainbeste sufrimendu sortzen ari dena", Euskal Herria "bizikidetzarako eta konponbiderako bidean" dabilela egiaztatu ondoren.

Burlatako udalak Espainiako Gobernuari eskatu dio azter dezala gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso guztien egoera eta kondenaren herena bete dituztenena ere, "legeria arruntaren arabera aske utz ditzaten".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!