Konponketa tailerren hitzarmenaren "blokeoa" salatzeko mobilizatzera deitu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 29a, 10:02

Agustinos eta muga industria guneetako Iruña Motor, Eurocam, Victor Pérez, Sagamóvil, IruñaMóvil eta Irumóvil tailerren aurretik hamarnaka auto igaro zen atzo. Egiten duten hirugarren auto karabana da.

2018ko abenduaren 31tik iraungita dute konponketa tailerrek lan hitzarmena. Patronalarekin Ia bi urtez negoziatzen aritu dira ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuak. Egindako aurrerapen urriak ikusita, 2019 eta 2020. urteetarako zubi-hitzarmen bat proposatu zioten patronalari ekainaren 30ean. Soldata-eguneratzeak baino ez zituzten negoziatu nahi, tauletako soldatan KPI +% 1 igotzea eta soldata errealaren KPI +0,5 igotzea proposatu zioten patronalari.

Erantzunik jaso ezean, protestan jarraituko dutela ohartarazi dute Euskalerria Irratian. Bihar eginen dute hurrengo protesta Talluntxe eta Berroa industrialdeetan izanen da eta Gazpi, Asier Automobilak, AJ Cars, RS motor, Navarsuecia, Lurauto eta Hanstein lantegiak bisitatuko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!