Olentzeroren egunean iazko kalejira ikusgai egongo da sarean

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 16a, 10:00

Abenduaren 24an Iruñeko kaleetan ezingo da Olentzeroren kalejira egin, Covid-19ko pandemia dela eta, baina beste zenbait jarduerari eutsiko diete, tartean Txondorra saria edo aldizkaria.

Ohiko kalejira bertan behera gelditu den arren, Iruñeko Olentzeroren Lagunen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu hilaren 24aren inguruan ikazkinaren etorrera ospatzeko.

ainbat jarduera antolatu ditu sareen bidez, hala nola Fernando Hualde idazle eta ikertzaileari emandako Txondorra sariaren emanaldia -Festaro.es webgunearen bidez jarraitu ahal izango dena-, edota La Pamplonesak egindako karaokeko partaideekin elkarlanean egindako bideoaren zabalkundea. Halaber, abenduaren 21, 22 eta 23an, 2017, 2018 eta 2019ko Neguak kantuz ikuskizuna izango da ikusgai Olentzeroren Facebookeko orrian.

Urtero bezala, Olentzeroren aldizkaria argitaratu da, 5.000 aleko tiradarekin, eta hainbat herritan banatuko da. Halaber, eskuorri bat egin dute, Baionarekin elkarlanean, haurrek Olentzerorekin lotuta erabiltzen diren hainbat hitz euskaraz nola esaten diren jakin dezaten. 30.000 ale argitaratu dituzte, eta horietatik 10.000 Iruñean banatuko dira.

Gainera, Olentzeroren Lagunen Elkartea webgunea berritzen ari da, "arinagoa" izan dadin eta "tradizio garrantzitsu hau ezagutarazteko" balio dezan. Ildo horretan, Foru Erkidegoko Olentzero guztien mapa izango du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!