Deabruaren errotak izeneko erreportajean parte hartu dute Nafarroan eraiki nahi dituzten parke eoliko berrien aurka sortu diren herri ekimenetako kideek, Sustrai Fundazioaren partaideek eta Gurelur talde ekologistako kideek. Parke eolikoek eragiten dituzten arazoak aztertu dituzte: kalte ekologikoak mendi eta gune babestuetan, kalteak hegaztien populazioa...
“Energia ekoizpen berriztagarriaren izenean, parke eoliko berrien eraikuntzak kolore ezberdinetako gobernuen bedeinkapena jaso du. Proiektu hauen aurka altxatu diren ahotsak, bere aldetik, energia jasangarria ekoizteko beste eredu bat aldarrikatzen dute”, adierazi du Ahotsa.info-k.