2020/12/26 18:00 - 19:30

ANTZERKIA: "Ikimilikiliklik", Marie de Jongh antzerki-konpainia

ANTZERKIA: "Ikimilikiliklik", Marie de Jongh antzerki-konpainia
Iturramako Civivoxa, Iruñerria


Prezioa: 3 euro

"Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik" abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan sorginen beldur bazen erehaietako bat bilakatuko dena.

Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita. Keinuzkoa ez den ikuskizun bat aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako "Ikimilikiliklik" ipuinean oinarritzen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!