Bi txirrindulari harrapatu zituzten atzo bi autok

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 24a, 07:12
Mendillorriko istripuaren irudia. (Udaltzaingoa)

Istripuetako bat Mendillorriko sarrerako biribilgunean izan zen, autoak ez zuen bizikletaren lehentasuna errespetatu; bestea, Arrotxapeko zebrabide batean izan zen, autoa ez zen gelditu.

Bi txirrindulari zaurituak izan ziren atzo, astelehena, Iruñean izandako istripu banatan, bata Mendillorrin eta bestea Arrotxapea auzoan.

Lehen ezbeharra Mendillorrira sartzeko biribilgunean gertatu zen, 07:39an, auto batek txirrindulariaren lehentasuna errespetatu ez eta lurrera erorarazi ondoren. Nafarroako ospitalgunera eraman zuten eta goizean alta eman zioten.

Bigarren istripua Arrotxapea auzoko Otsagabia eta Bernardino Tirapu kaleen arteko oinezkoentzako pasabidean gertatu zen. Emakume bat auto batek jo zuen eta orkatilan lesioa eta aurpegian ubeldura izan zituen, baina ez zirudien larriak zirenik. Ospitalera ere eraman zuten. Bi gertakarietan Iruñeko Udaltzaingoa bertaratu zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!