Indarkeria matxista salatzeko auzoka protesta eginen dute arratsaldean

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 24a, 09:00

‘Pendiendo de un hilo, haria elkarrekin lotu’ lelopean ekintza nagusia Iruñeko Gaztelu plazan eginen du Indarkeria sexistaren aurkako emakumeen plataformak, 17:30etan. Arratsaldean, berriz, auzoz auzo eta herriz herri bilduko dira.

Koronabirusaren izurriak egiturazko desberdintasuna nabarmendu, bultzatu eta naturalizatu egin duela salatu dute, eta horri aurre egiteko, zenbait neurri exijitu dizkiete erakundeei: besteak beste, herritar guztiengana iritsiko diren kalitatezko zerbitzu publikoak, emakumeentzako babes sareak, migrazio legea deuseztatzea, edota kontziliazioa bermatzeko lan baldintzak. Finean, bizitzak erdigunean jartzeko eredu aldaketa bat.

Aurten ezinezkoa izango da protesta ekintza jendetsurik egitea, baina beharrezkoa ikusten dute aldarrikapenak kalera ateratzea; horregatik, elkarretaratzeak egingo dituzte. Ekintza nagusia Iruñeko Gaztelu plazan izango da, 17:30etan, eta auzoz auzo eta herriz herri 20:00etan bilduko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!