Eko-askariak egiteko hiru proposamen

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 12a, 20:00

NNPEKak menu osaungarri eta jasangarriak ari da bultzatzen Nafarroako ikastetxeetan. Jaki ekologikoen ekoizleek askari osasungarri eta goxoren proposamenak bildu dituzte bideo batean. 

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak azken bi urteotan menu osasungarriak, jasangarriak eta ekologikoak ezartzea bultzatu du Iruñeko Haur Eskoletan, Gure Sustraiak baserri-eskolan eta Tuterako Argia ikastolan. Orain beste hiru ikastola gehigotara zabaldu dute ekimena eta hilabete honetan bertan menu berriak iritsi dira Iruñerriko Jaso eta Paz de Ziganda eta Lesakako Tantirumairu ikastoletara. Ekoalde ekoizleen elkartean biltzen diren 70 bazkideak dira ikastetxe hauetako sukaldeak hornitzen dituztenak.

Honetaz mintzatu gara  Izaskun Berasategi proiektu honetako dietista nutricionista.

Erlazionatuak

Izaskun Berasategi menu ekologikoak

Euskalerria Irratia 2020 aza 12 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!