AHTaren ingurumen eraginaren adierazpena iaztik iraungita dagoela salatu du Sustrai Erakuntzak

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 10a, 13:29

Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren jakinarazpena urtebete geroago iritsi zaiela kritikatu du fundazioak.

Sustrai Erakuntza Fundazioak azaldu duenez kasualitate baten ondorioz izan du iraungitzearen berri. Duela urtebete irungita dago AHTaren Iruñerriko zatiaren ingurumen eraginaren adierazpenan. Fundazioaren esanetan, horrek esan nahi du Nafarroako eta Estatuko gobernuak "sustatzen eta dirua gastatzen" aritu direla auzitegiek ere iraungitzat jo dituzten obretan. Gainera, administrazioek helburu berarekin jarraitzen dutela nabarmendu dute, Europako aurrekontuekin eta funtsekin lotutako azken ekintzetan ikusi ahal izan den bezala.

Izan ere, Maria Txibiteren gobernuak AHTaren obrarekin jarraitzeko 62 milioi euro gehiago gastatzea aurreikusi du, eta azpiegitura horren zein Nafarroako ubidearen lanak krisiari aurre egiteko Europako funtsak jasotzeko proiektuen artean sartu ditu.

Sustrai Erakuntzaren hitzetan, AHTaren obrak ez doaz inora, tren hori ez da beharrezkoa komunikazioak hobetzeko, eta okertu ere egingo ditu; izan ere, helburu bakarra bidaiariak hiri handien artean lekualdatzea da, eta hori trenbide arruntarekin egiten da, zeina kaltetua ateratzen ari den, baliabide guztiak AHTra bideratzearen ondorioz.

Horregatik guztiagatik, eskatu du ez bideratzeko aurrekontu publikorik Nafarroako ingurumena eta ekonomia suntsitzera, eta ez botatzea denen dirua hondorik gabeko zaku batera.

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!