Ebroko Ur Konfederazioak Santa Engraziko presa konpontzeko baimena ukatu dio udalari

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 6a, 08:31

Presa eraisteko proiektua urtebeteko epean aurkezteko eskatu dio Iruñeko Udalari

Iruñeko Udaleko gobernu taldeak Arga ibaiko Santa Engraziko presa konpontzeko asmoari eusten zion, nahiz eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak kontrako txostena egin izan, "negatiboa" ikusten baitzuen. Ebroko Ur Konfederazioak berak ere hasieratik presa kentzearen alde egin zuen, "hobekuntza hidrauliko, ekologiko, paisajistiko eta ingurumen hobekuntza garrantzitsua" ekarriko zuelakoan.

Navarra Sumaren proiektuak presa konpontzeko bi metroko altuera eta 20 zentimetroko lodiera zuen hormigoizko horma baten aldeko apustua egiten zuen, 82.000 euroko kostuarekin.

Orain, Ebroko Ur Konfederazio Hidrografikoak ez dio baimenik eman Iruñeko Udalari presa konpontzeko; izan ere, "presa hori ez da erabiltzen, ibilgua husteko ahalmena mugatzen du eta Arga ibaiaren jarraitutasuna hausten du", erakundeak bere txostenean argudiatu duenez. Gainera, konfederazioak presa eraisteko eskatuko dio udalari, eta, horretarako, gehienez ere hamabi hilabeteko epean, jarduketa deskribatzen duen dokumentu tekniko bat bidali beharko du.

Arga Bizirik taldeak positibotzat jo zuen atzo txostena, kolektiboak azaldu izan duen jarrera berresten duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!