Astelehenetik aurrera, gaueko billabesen hamar lineetatik hiruk baino ez dute emango zerbitzua

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 30a, 14:41

N1, N2 eta N7 lineek emango dute zerbitzua, gaueko zerbitzuko egungo eskaeraren %70 hartzen baitute hiruren artean

Azaroaren 2tik aurrera, astelehena, Hiri Garraioko gaueko hamar lineetako zazpi bertan behera utziko ditu Iruñerriko Mankomunitateak. Hiru linea izanen dira indarrean, 00:00ak arte:

  • N1 San Ignazio etorbidea – Zizur Nagusia
  • N2 Sarasate pasealekua – Barañain
  • N7 Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Behereko etorbidea).

Gaueko zerbitzua murrizteko erabakia alarma-egoera agindu eta 23:00 eta 06:00 artean dagoen etxeratze-agindua ezarri izanaren ondorioz hartu du Iruñeko Mankomunitateak, bidaiarien kopurua nabarmen gutxitzea ekarri baitu.mZerbitzua ematen jarraituko duten hiru lineek gaueko zerbitzuaren egungo eskaeraren %70 hartzen dute. Haietatik N1 eta N2 lineak ospitaleetatik igarotzen dira, eta N7a da azken asteetan nolabaiteko erabilera izan duena.

Aurreko urtearekiko, aste baliokide bateko bidaiarien kopurua %91 murriztu da. Hartara, 2019ko urriaren 27a eta 30a artean 1.625 bidaia egin ziren gaueko zerbitzuan, eta hil honetako 25a eta 28a artean 145 baino ez dira egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!