2020a berezi izaten dabilen arren, aurtengoan eta datozen udazkenetan ere jaia Euskal Herri osoan, herriz-herri zabaltzeko proposamena luzatu nahi du Topaguneak. Horretarako, iaztik sortuta dauden baliabideez gain, berriak sortu eta guztien eskuragarri jarri dituzte www.gaubeltza.eus webgunean.
Hauek dira nagusiak, Aitziber Onaindia Topaguneko teknikariak azaldu digun bezala:
- Dokumental laburra
- Kalabazak hustutzeko tailerra (erakusten da nola prestatu kalabazak)
- Makilaje tailerra (erakusten da nola makillatu Gau Beltzerako)
- Gau Beltzaren kondairaren kontaketa eta gakoak tokian tokikora ekartzeko;
kondairari herri/auzoko izaera emateko.
- Katalogo beldurgarria (beldurrezko filmak, liburuak, antzerkiak…)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!