Josefinen komentuaren inguruan agertutako putzua Txantreako hegoaldeko parkean sartuko dute

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 21a, 06:48

Argazkia: Iruñeko Udala.

Iruñeko Udala Vianako Printzea erakundearen txosten baten zain dago, putzuaren datazioari eta ezaugarriei buruzkoa.

Josefinen komentutik gertu dagoen Txantreako hegoaldeko parkeko lanek agerian utzi zituzten Erdi Aroko putzu bat, uharka bat, aska bat eta ubide bat, antzinako legenardunentzako ospitalearen ondoan. Sistema hidrauliko zahar baten elementuak izan litezke, ziur asko komentuko komunitatearen beharrizanekin lotuta (edateko eta ureztatzeko ura).

Iruñeko Udala Vianako Printzea erakundearen txosten baten zain dago, harrizko putzuaren datazioari eta ezaugarriei buruzkoa. 

Gaur goizean, Hirigintza batzordeko eta gerentziako ordezkaritza batek teknikarien azalpenak entzun ditu.

Putzua agerian utzi duten obrak urbanizazioaren lehen faseko esku-hartzearen zati dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!