Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzua Arrotxapeko Carbonilla eraikinera itzuli da

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 29a, 08:29

Azken hiru hilabeteetan eraberritze lanak egin dituzte Arrotxapeko zentro komunitarioan.

Atzotik, Emakumearen Arretarako Udal Zerbitzua Carbonillako eraikinaren ohiko egoitzan da berriz, Marcelo Zelaieta kaleko 51. zenbakian, Arrotxapea auzoko komunitate zentroan. Bertara itzuli dira, Arrotxapeko Lavaderos eraikin zaharrean hiru hilabetez izan ondoren, arotzeria eta komunak berritzeko eta Carbonillako irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko eraberritze lanak egiten ari ziren bitartean.

Ekainaren 22an, zentroaren jarduera Errotazar kaleko Garbitokien eraikin zaharreko bulegoetara eraman zuten, Haurren eta Familiaren Arretarako Taldearekin batera. Bitartean, Carbonillako eraikinean berrikuntzak egin dituzte zentro komunitarioaren bulegoetan, eta horien instalazioek SMMa hartzen dute. Egindako obren barruan sartzen da beheko solairuan dauden komunak berritzea, eta eraikinaren barruko eta kanpoko zurezko arotzeria guztien ordez PVCzko beste batzuk jartzea. Eraikinaren sarrerako atea ere aldatu da.

Gainera, sabaiak berritu dira, intsonorizazioa hobetu da eta plataforma jasotzaile bat jarri da beheko solairua lehen solairuarekin lotzen duten eskaileretan. Guztira, Arrotxapeko Carbonilla Komunitate Zentroan 94.924 euroko inbertsioa egin da (BEZa barne).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!