Iturrama eta Alaitz Institutuetan hobekuntza lanak eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 28a, 19:32

Urrian hasiko dira Iruñeko Iturrama BHIn kirol pistan estalpe bat eraikitzeko lanak eta aste honetan bertan esleitu dira Barañaingo Alaitz BHIn eremu ezeniko berria egiteko lanak.

Iruñerriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskarazko bi ikastetxetan hobekuntza lanak eginen dituzte laster.

Hezkuntza departamentuak jakinarazi duen bezala urrian hasiko dira Iruñeko Iturrama Institutuan kirol pistan estalpe bat eraikitzeko lanak.

Jarriko duten estalkiak argia pasatzen utziko du eta aukera emanen du instalazioa erabiltzeko euria egiten duen egunetan. Era berean, pistaren ondoko kanpoko eskailera hein batean estali eta babestuta geldituko da. Azken urteetan institutu honek izan duen matrikulazioen handitzea dela eta, obra hau beharrezkoa zela argudiatu izan dute zentrotik azken ikasturte hauetan. Lanen kostoa  374.467 eurokoa izanen da.

Bestalde Barañaingo Alaitz institutuan eremu ezeniko berria eginen da eta horren proiektua esleitu du aste honetan Nafarroako Gobernuak.  200 m2-ko eremu eszeniko berria eginen dute, bi musika-gela, eta 40 m2-ko estudio bat. Horrela, ikastetxeak azpiegitura bat izanen du Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren espezialitateak azken urteotan izan duen eskaera igoerari erantzuteko. Lanek 686.911 euroko kostea izanen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!