Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Antsoaingo emanaldia urrira atzeratu du udalak

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 15a, 06:48

Azken prebentzio neurriek eragindako edukiera murrizketagatik hartu du erabakia Antsoaingo Udalak. Urriaren 14ra atzeratu dute emanaldia.

Pailazoak ez dira gaur Antsoainen izanen. Gaur zuten eskaintzekoa 'Bizi dantza' ikuskizuna, baina koronabirusaren hedapena saihesteko azken foru aginduak kultur ekitaldien gehienezko edukiera murriztu duenez, emanaldia atzeratzea erabaki du udalak.

Urriaren 14ra atzeratu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita. Ikuskizunaren ordutegiak mantenduko dituzte, eta erositako sarreren zenbatekoa itzuli egingo du udalak, kobratu den txartel berera.

Ostiralean argitaratu zen Covid-19aren aurrean prebentzio neurriak ezartzen dituen 42/2020 Foru Agindua. Espazio itxietako kultura ekitaldien edukiera %75etik %60ra murrizten du aginduak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!