Eskualdeko hiri garraioko zerbitzua aldatuko dute gaur eta bihar, txirrindularitza probengatik

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 23a, 08:57

Gaur, osteguna 23, eta bihar, ostirala 24, Emakumeen Nafarroako Klasikoaren txirrindularitza probak direla eta, eskualdeko hiri garraioak eguneko hainbat lineen ibilbideak egokituko ditu (L1, L3, L4, L8, L9, L10, L12, L15, L16, L17, L18 eta L21).

Lineen aldaketak bihar 14:00etatik 16:15era izango dira, gutxi gorabehera, etapen irteerarekin batera, eta ostiralean, 16:15etik 22:30era, Iruñera iritsi ostean.

Guztira 20 geraleku kaltetuko dira, gehienak Navas de Tolosa eta Taconera kaleen ardatzean: Navas de Tolosa, Hotel 3 Reyes, Navas de Tolosa 13, Navas de Tolosa (San Anton), Navas de Tolosa 5, Takonera (Basoa), Takonera (San Lorenzo), Padre Moret, Yanguas y Miranda (Lizarra), Armadaren etorbidea.

Denbora tarte horretan, moztutako tarteetan dauden geralekuak bertan behera geratuko dira, eta ibilbide alternatiboetan daudenak gaituta geratuko dira. Kaltetutako lineek atzerapenak pilatuko dituzte, ekitaldiaren garapenaren eta Iruñeko Udaltzaingoak egiten dituen trafiko murrizketen arabera.

Eraginen xehetasunak Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal izango dira esteka honen bidez: www.infotuc.es. Halaber, kendutako geraleku guztietan ordezko geralekuei buruzko informazioa jarriko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!