Billabesetako toki guztiak erabili daitezke dagoeneko

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 22a, 07:58

Gaueko zerbitzua ere martxan hasi da berriro.

Alarma egoeraren amaierarekin batera, Eskualdeko Hiri Garraioak zenbait aldaketa izan ditu. Atzora arte erabilgarri zeuden eserita joateko plaza guztiak eta zutik joatekoetan muga mantentzen zen; atzotik, ordea, ez dago muga hori.

Atzotik, gainera, berriro erabilgarri dago gaueko zerbitzua, ezaugarri hauekin: igandetik ostegunerako gauetan ohiko ordutegi eta maiztasuna izango dira; ostiraletako, larunbatetako eta jaiegunen bezperetako gauetan, berriz, ohikoa baino pixka bat murritzagoa izango da zerbitzua: azken irteerak gaueko 02:00 inguruan izango dira.

Mankomunitateak gogora ekarri nahi du, oro har, krisian hartutako neurri hauei eutsi egingo zaiela:

  • Maskarak nahitaez erabili beharko dira, ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren arabera.
  • Eskudirutan ordaindu ahal izateak bertan behera jarraitzen du.
  • Garraio-txartelaren bidez ordaintzeko, gidatzeko postuaren atzealdean dagoen txarteletarako makinan ordaindu behar da.

Hurrengo egunetan ez dela aldaketarik izango eguneko zerbitzuan. Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), bai eta Tu Villavesa aplikazioan nahiz mankomunitateakk herritarrei arreta emateko duen telefono zenbakian ere (948 423 242).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!