Futbolariak Sadarrea itzulearekin batera, etxeko partiden kontaketa eginen ditu berriro Euskalerria Irratiak. Gaur izanen da lehenengoa. 21:45ean abiatuko dute saioa Eñaut Agirrebengoa eta Haritz Paskual kazetariek.
Gertu du salbazioa Osasunak, eta ahalik eta azkarren lortzeko beste urrats bat egin nahi du gaur, Sadarren, Atletico Madril garaituta. Lortuko al du?