Hildakoak gogoratzeko omenaldi kolektiboa eginen dute Uharten

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 16a, 15:47

Uharteko hainbat tokitan eginen da ekitaldia, ekainaren 21an, 11:00etan. Erraldoien konpartsa El Ferialen bilduko da; Uharteko Udala, San Juan plazan eta Andre Mari elkartea, Haritza Mokarte plazan.

Koronabirusaren pandemiaren eraginez hildako pertsonen aldeko omenaldi kolektiboa eta minutu bateko isilunea eginen dute ekainaren 21an Uharten. Andre Mari Emakumeen Elkarteak egin zuen deialdira egiteko proposamena kultur koordinakundean. "Proposamena kultur koordinakundeak bere egin zuen, eta Udalari eta parte hartu nahi zuten herritar eta talde guztiei zabaltzea erabaki zen", azaldu du Uharteko Udalak. "Helburua da pertsona maitatu bat galdu duten pertsona guztiak gogoratzea eta haiei elkartasuna adieraztea, eta joan zaizkigun guztiak omentzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!