Eremu urdinak normaltasunez funtzionatuko du uztailaren 6tik 31ra

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 16a, 09:00

Urtearen gainerako garaietan bezala funtzionatuko du. Sanferminak bertan behera utzi izanak eragin du aldaketa.

Tokiko Gobernu Batzarrak aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen ordenantza aldatzea onartu du, eremu urdina deritzona uztailaren 6tik 31ra bitartean funtzionamenduan egon dadin, urtearen gainerako garaietan bezala. Aldaketa hori Sanferminak bertan behera uzteak eragin du; beraz, ez da beharrezkoa trafikoaren antolamendu berria aplikatzea data horietarako.

Iruñeko aparkaleku arautuek gaur egun izaera mugatua duten hiru aparkaleku mota hartzen dituzte —urdina, gorria eta laranja—, eta laugarrena, berdea, mugatua da auzotarrentzat eta egoiliarrentzat.

Gune urdinetan eta laranjetan uztailean aparkatu ahal izango da, urte osoan egiten den bezala, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:30etik 14:00etara. Gune gorriko aparkalekuak uztailean ere funtzionatuko du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

Era berean, araututako aparkalekuetan ordutegiei dagokienez dauden bi salbuespenak mantenduko dira: Hezkuntza Departamentuaren aurreko aparkalekuan eta RENFEren aurreko Geltoki Plazan (eguneko 24 orduetan ordaindu behar da).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!