Astelehenean berrekingo diote egindako tamaina handiko hondakinen bilketari Emausko Trapuketariek

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 12a, 09:12

Emausko Trapuketariak.

Emauseko Trapuketarien arabera, 2.000 eskaera daude pilatuta, eta, beraz, bilketarako ohiko epeak uztailean berreskuratuko dituzte.

Datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 15etik aurrera, itxialdia leuntzeko prozesuko plana dela eta, Emausko Trapuketariek berrekingo diote Iruñerrian egiten duten bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari.

Zerbitzua bertan behera geratu zen martxoaren 16an, koronabirusa kutsatzeko arriskuari aurre egiteko neurri gisa, eta orduz geroztik, eskaerak jasotzen jarraitu dute.

Tamaina handiko hondakinak —altzariak, arropa, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak— etxez etxe jasotzeko eskatzeko, Emausko Trapuketarien telefonora dei daiteke, 948 302 898ra, edo esteka honetan dagoen inprimakia erabil daiteke.

2019an Emausek 3.599 tona bolumen handiko hondakin bildu zituen Iruñerrian, eta horietatik 1.990 berreskuratu ahal izan zitzuten. Gainera, bilketa horretatik etorritako 2.128 tona egur berreskuratu zituzten. Azkenik, 1.275 tona arropa jaso zituzten, eta 926 berreskuratu ahal izan ziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!