Uharte zentroak ostiralean berrekingo dio jardunari

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 10a, 09:32

Iñigo Cabezafuego artistak Aperitifak saioan parte hartuko du.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ostiralean ekingo dio berriro jardunari. Lehen saioan Iñigo Cabezafuego artistak hartuko du parte, Yerevaneko (Armenia) mARTadero arte zentroan egoitza egin baitu.

Egonaldi hori, hainbat astekoa, Uharte zentroak bertako bi artistari eman zizkien nazioarteko egoitza-bekekin bultzatu zuten. Beste nazioarteko beka Cochabambako (Bolivia) mARTadero zentroan izan zen. Urteko laguntza horien helburua da egiten diren espazioen testuingurua eta printzipioak kontuan hartzen dituzten proiektuak garatzea.

Cabezafuegok soinuak grabatzeko eta musika berria eurekin bakarrik egiteko aitzakiarekin egin zuen bidaia, eta "bidaiatzeko ez ezik, hemen eta orain bizitzeko modu berri bat" aurkitu duela dio.

Ostiral honetan, 19:00etan, Aperitifak saioan, Iñigo Cabezafuegok bidaia honen soinua aurkeztuko du.

Aperitifak hilean behin egiten den topaketa informal eta ludiko bat da. Giro lasaiean, parte-hartzaileak arte garaikideko proposamenetara hurbil daitezke. Jende guztiarentzako doako jarduera da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!