UEUk 48. Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari, COVID-19ak baldintzatutako egoeran, eta, datak moldatuta, ekainetik irailaren hasierara bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean. Bestalde, aurrez aurrekoaren aldeko apustua egiterakoan, eskaintza birmoldatu behar izan dutela azaldu du Irati Iciar, ikastaroetako arduradunak.
Aurtengo udako edizioaren lehen ekitaldia ekainak 18an eginen den Hasiera Ekitaldia izaenen sa. ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (Jardunaldi birtuala)
Iruñeko ikastaroak:
Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.
Iruñea, abuztuak 31
Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.
Iruñea, abuztuak 31
Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.
Iruñea, abuztuak 31-irailak 1
Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.
Iruñea, irailak 1