Iruñerriko hiri garraioak zerbitzu zabalagoa eskainiko du gaurtik aurrera

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 25a, 11:03

Gaurtik aurrera, Iruñerriko hiri garraioak eguneko zerbitzuaren eskaintza handituko du. Gaueko zerbitzuak bertan behera jarraituko du. Bidaiariak berriz ere aurreko atetik sartu beharko dira.

Igarotze-maiztasunetan izango diren aldaketak hauek izango dira:

Lan egunak

L3 (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain). 15 minuturo igaroko da (orain arte, 20 minuturo).

L12 (Ermitagaña – Mendillorri). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 30 minuturo).

L19 (Barañain – Erripagaña). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 30 minuturo).

L21 (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain). 15 minuturo igaroko da (orain arte, 20 minuturo).

Asteburuak eta jai egunak (maiatzaren 30etik aurrera)

L3 (Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea – Antsoain). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 40 minuturo).

L4 (Barañain – Atarrabia). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 30 minuturo).

L7 (Atarrabia – Txantrea – Barañain). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 30 minuturo).

L12 (Ermitagaña – Mendillorri). 39 minuturo igaroko da (orain arte, 60 minuturo). 

L21 (Zirkularra, ekialdea: Hirigunea – Antsoain). 20 minuturo igaroko da (orain arte, 40 minuturo).

Gaueko zerbitzuak bertan behera jarraituko du, berriro abisua eman arte.

Gainerako lineek egungo ordutegiei eta maiztasunei eutsiko diete.

Era berean, astelehenetik aurrera, hilak 25, bidaiariek berriro autobusen aurreko atetik sartzen hasi beharko dute. Martxoaren 15az geroztik, erabiltzaileak ibilgailuaren bigarren atetik sartzen ziren autobusean. Berriro aurreko atetik sartzen hasiko dira orain,  erabiltzaileen kopurua handituko dela aurreikusita, ibilgailuan sartzeko eta bertatik ateratzeko ohiko ordena berreskuratzeko eta, hartara, pertsonak ate berean gurutzatzea saihesteko.

Zerbitzuaren tarifak ordaintzeko, garraio-txartela erabiltzen jarraitu beharko da, atzeko txarteletarako makinan, gidariaren postuaren atzean dagoenean.

Halaber, indarrean jarraituko dute joan den maiatzaren 11z geroztik autobusetarako ezarrita dauden edukierek:

  • 18 metroko luzerako autobus artikulatuak: 54 plaza guztira (eserita eta zutik).
  • 12 metroko luzerako autobus zurrunak: 37 plaza guztira (eserita eta zutik).
  • 10 metroko luzerako autobus zurrunak: 29 plaza guztira (eserita eta zutik).

Konfinamendua arintzeko prozesuko faseak billabesetan

Jakina denez, apirilaren 6an, eguneko zerbitzua lanegunetan %58 murriztu zen, osasun krisiaren aurreko lanegunetako eguneko zerbitzuaren aldean. Bi egun lehenago, asteburuetako eguneko zerbitzua %47 murriztu zen, ohiko jaiegunetako zerbitzuaren aldean.

Maiatzaren 11tik aurrera, eguneko ohiko zerbitzuaren gaineko murrizketa %44koa izatera igaro zen, nahiz eta era desberdinean aplikatu zen linea desberdinen artean. Larunbat eta jaiegunetan %47ko murrizketa mantendu zen, jaiegun bateko ohiko zerbitzuaren aldean.

Bestetik, gaueko zerbitzua emateari utzi zitzaion apirilaren 3ko gauean, ostirala.

Indarrean dauden ordutegi eta maiztasunen informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal da (www.infotuc.es), Tu Villavesa aplikazioan eta IMk herritarrei arreta emateko duen telefono zenbaki honetan: 948 423242.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!