Patxi Ruiz ospitaleratu dute, grebaren hamabigarren egunean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 22a, 10:49
Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko protesta bateko irudia. (Argazkia: Ekinklik)

Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz Txantreako presoa atzo "gaueko azken orduan" ospitaleratu zutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak.

Murtzia-II espetxetik Virgen de la Arrixaca ospitalera eraman zuten Patxi Ruiz presoa, bartu “gaueko azken orduan”, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar bidez adierazi duenez. Presoaren sendia Murtzian dago dagoeneko eta haien konfiantzazko medikua ere ospitalera bidean dago, oharraren arabera.

Patxi Ruizek hamabigarren eguna du gose eta egarri grebarn, espetxeko funtzionarioen partetik jasotako mehatxuak salatzeko. Oharrean azaldu dutenez, atzo mediku proba zenbait egin zizkioten, espetxean, eta ikusi zuten arazoak zituela giltzurrunetan. “Oraindik bere kabuz ibiltzeko gai da baina bere egoera oso larria dela eta hiltzeko benetako arriskua dago”, gaineratu dute.

Asteazkenean jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak presoaren osasunari eta espetxean duen egoerari buruzko txosten bat eskatu ziola kartzelari. Hala azaldu zion Ainhoa Mejias presoaren abokatuetako batek Argia astekariari. Ondorioz, Ruizek esan zuen seruma jasotzea onartuko duela, baldin eta ANk auto batean hori ezartzen badu, eta haren ospitaleratzea kontrolatzen badu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!