Villavesen maiztasuna handitzeko eskatu dute autobus gidariek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 19a, 14:01

Azken egunotan herritarren mugikortasuna handitu den arren Iruñerriko Mankomunitateak %53an mantentzen du hiri garraio publikoaren zerbitzua. Villavesen gidariek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, maiztasuna handitu dadin eskatzeko, oso zaila baitzaie, azaldu dutenez, autobus barruan jende pilaketak ekiditea.

"Pertsonen arteko tartea zaindu behar bada, ezin ditugu autobusak bidaiariz beteta eraman" salatu du gidarietako batek. "Geroz eta jende gehiago sartu nahi da villavesan, maiztasunak oso altuak direlako eta jendea igo gabe uztea liskarrak eragiten hasi da".

Aste honen bukaeran erabakiko du Espainiako Gobernuak zer erkidego pasatzen diren itxialdiaren arintze neurrien bigarren fasera. Une horretan hainbat irekiera berri izanen dira, esate baterako zinemak, antzokiak eta kultur aretoak ireki ahalko dira, segurtasun tarte eta pertsona kopuru oso mugatuekin. Saltoki handiek ere zabalduko dituzte beren ateak, merkatalguneek esate baterako. Horrek, noski, hiri barruko mugikortasunean eragina izanen du. Horregatik gaur Iruñeko hiri garraio publikoko langileak atera dira kalera. Villavesetako gidariek salatu dutenez, mankomunitatea oso portzentai baxuan berrezartzen ari da zerbitzua, maiztasun handiegiekin, eta horrek, noski, autobus barruan jende pilaketak ekarri ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!